Bakaikuko etxearen erabilerak
Bakaikuko
etxea bere barruan denetariko erabilerak hartzeko pentsatuta dago.
Izan ere, bere kokapen paregabeak, etxearen beraren ezaugarriak,
ekipamenduak eta hurbiltasunak benetan egokia bihurtzen dute Bakaikuko
etxea, bertan urte osoan zehar euskaltegietako taldeak, eskola
zein ikastoletakoak, barnetegiak, lagun taldeak zein familiak
hartzeko. Era berean, guztiz egokia da, ingurune ezin ederrago
batean, mota guztietako elkarte, erakunde eta abarrek euren topaketa,
jardunaldi eta mintegiak egiteko.
900 metro koadroko eraikuntza: jangela, liburutegia, ikasgelak,
lorategia... Aisialdirako toki ezin hobea, frontoi ederra. Bakaiku
etxea, taldeak hartzeko prestaturik dago (90 pertsonaraino). Otorduak
bertako sukaldean prestatzen dira. Logelak 2/4/6 lagunentzako
prestaturik daude.
Etxeko instalazioetan neguko hotza berotasun bihurtzeko berogailu
sistema zentralizatua dago. Sukaldea ederra da eta ondo hornituta
dago lagun askori jaten emateko. Ostatuaz gain 100 metro koadroko
areto batean telefono publikoa, ping-pong mahaia, telebista-bideoa
eta musika jarri dugu.