Bakaiku herria - Euskal Herriko bihotzean
Sakana-Burunda
bailaran, Aralar eta Urbasa artean, naturaz inguraturik eta eskualde
euskaldun batean kokaturik. Bilbo, Baiona, Maule eta Garazitik
100-120 kilometrora. Iruñea, Gasteiz eta Donostiatik 50-60
kilometrora dago Bakaiku.
Bertara heltzeko
Gasteiztik Iruñerako bidean etorrita, Altsasun Iruñerako
norabidea hartu eta Iturmendi-Bakaiku irteera hartu. Eskumarako
norabidea hartuz, bidegurutzean ezkerretara eginez Bakaikura helduko
gara.

Zenbat
Gara elkartea euskaraz bizitzaren muinetik sortu da, gero eta
osatuago bizitzen joateko nahiarekin. Elkarteak hizkuntz komunitatearena
du hats eta ardatz Euskararen nazioa berezko lurraldean,
Euskal Herrian. Eta Herri honen bihotzean, euskararen erraietan
duzu BAKAIKU. Sakana-Barrankan kokaturik, Urbasa eta Aralar artean,
Etxarri-Aranatz eta Altsasu erdian. Herri benetan ikusgarria,
bertako pasaiek naturaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen
digute. Herri txikia bezain gozoa, non nekazal bizimodua, abereak,
arbolak... ikus eta dasta ditzakegun.
Herrian bertan udal frontoia dago; estalia izanik, bertan kirol
ezberdinak egin ahal dira. Bestalde, igerian egiteko aukera ezberdinak
dituzue: Batetik Urdiainen, bestalde, Etxarri-Aranatzen eta baita
ere Arbizun. zein Azken herri honetako kiroldegiak aukera anitzak
ditu igerilekuaz aparte. Jakuzi, sauna, turkiar bainua, eta squasha.
Halaber, aukera ezin hobea zaldi ibilaldiak egiteko. Inguruak,
oinez zein bizikletaz egiteko, ibilaldiak eskeintzen ditu.
Hau da beraz, astean zehar zein asteburuak, oporraldiak zein ikastaroak
bertan emateko paradarik ederrena. Zure esku dago ezagutzea.