Bakaikuko etxea
Bakaikuko
Etxea Burunda eskualdean kokatua dago, Aralar eta Urbasa artean.
Bertan Zenbat Gara elkarteak 900 m2ko eraikina du, egungo erosotasun
guztiez ederki hornitua dagoena. Oro har, natura eta, batez ere,
basoa eta mendia maite dituztenentzat leku ezin aproposagoa. Asteburuak
zein jaiegunak igarotzeko toki zoragarri honek makina bat aukera
eskaintzen ditu, bai herrian bertan eta bai aldameneko Etxarri-Aranatzen
edota Altsasun, familia zein lagunen arteko giroan egun ahaztezinak
bizitzeko.
Bakaikuko Etxean, bestalde, helduentzako euskara barnetegiak eta
gazteentzako udalekuak antolatzen ditu Zenbat Gara elkarteak,
etxeak izan ditzakeen beste erabilera
batzuren artean.