Zenbat Gara
Atalak
Jarduerak
Dokumentuak

Arrigorri Itsas Ostatua

Zenbat Gara elkarteak 2002an ipini du abian Arrigorri Itsas Ostatua. Ondarrutarrei ezezik euskaldun eta euskal herritar orori zuzendutako ostatu irekia, atzerritar bisitariak ahantzi gabe, bertatik bertara euskal munduan murgildu eta hurbiletik dasta dezaten. Bilera eta mintegiak egiteko ere gune aproposa dugu Arrigorri.

Arrigorri Itsas Ostatua leku paregabean dago, hondartzaren gain-gainean sarbide zuzena duela. Talaia baten gisa, itsasoa aurrean eta Ondarroako portua zein Saturrarango hondartza ezker-eskuin. Barne aldera so eginez Lea-Artibaiko mendixka, erreka, baso eta herriak ditugu. Gipuzkoako Deba aldea ere hurbil du Arrigorrik.

Arrigorri ostatu irekia da, ondarrutarren, euskaldun jendearen eta euskal herritarren elkargunea izateko asmo irmoaz zabaldu du Zenbat Gara elkarteak. Era berean, bertaratzen diren atzerritar bisitariei, ohiko zerbitzuak emateaz gain, gure kultura eta hizkuntza bertatik bertara ezagutzeko parada eskaintzen die.

Arrigorri Itsas Ostatuak hogei logela ditu –haietako askok itsasora ematen dutela–, eta zerbitzu eta jarduera ugariz horniturik dago, familiek zein lagun taldeek jaiegun, asteburu eta oporraldi zoragarriak igaro ditzaten. Bestalde, bere kokapen eta zerbitzuei esker, Arrigorri Itsas Ostatua leku aparta da, kultura nahiz enpresa alorreko topaketa eta jardunaldiak egiteko.

 


Zenbat Gara Elkartea
Done Bikendi 2, 4. solairua - Tel. 94 423 75 91
48001 BILBO