Zenbat Gara
Atalak
Jarduerak
Dokumentuak

Arrigorriren erabilerak

Alde batetik, pentsio kategoria duen ostatu irekia da Arrigorri, edonori zabalik. Ostatu merke eta kalitatezkoa eskaintzen du: biko logelak, bainuarekin edo dutxarekin, berokuntza gela guztietan.

Bestetik, ondarrutarren, euskaldun jendearen eta euskal herritarren elkargunea izateko funtzioa ere badu Arrigorrik. Bertaratzen diren atzerritar bisitariei ere, ohiko zerbitzuak emateaz gain, gure kultura eta hizkuntza bertatik bertara ezagutzeko parada eskaini nahi diegu.

Arrigorrik eskaintzen dituen zerbitzuak ere beste arlo batzuetan gauza daitezke. Bilera eta mintegiak egiteko ere gune aproposa dugu. Begiratokia eta gela zabal bi dauzkagu itsasora begira eta bestelako zerbitzuak ere kudeatu daitezke bertan (jantoki edo catering zerbitzuak).

Berriki Arrigorri baliatu du ETBk Barnetegia lehiaketa saioa bertan grabatzeko. Baina benetako barnetegiak ere egiten dira batzuetan Arrigorrin, Gabriel Aresti euskaltegiaren eskutik.

Arrigorri zerbitzu ugariz horniturik dago eta jarduera anitz antolatu daitezke bertan, familiek zein lagun taldeek jaiegun, asteburu eta oporraldi zoragarriak igaro ditzaten. Bestalde, bere kokapen eta zerbitzuei esker, Arrigorri Itsas Ostatua leku aparta da, kultura nahiz enpresa alorreko topaketa eta jardunaldiak egiteko.

 


Zenbat Gara Elkartea
Done Bikendi 2, 4. solairua - Tel. 94 423 75 91
48001 BILBO