Arrigorri Itsas Ostatua
Zenbat
Gara elkarteak 2002an ipini du abian Arrigorri
Itsas Ostatua. Ondarrutarrei ezezik euskaldun eta euskal herritar
orori zuzendutako ostatu irekia, atzerritar bisitariak ahantzi
gabe, bertatik bertara euskal munduan murgildu eta hurbiletik
dasta dezaten. Bilera eta mintegiak egiteko ere gune aproposa
dugu Arrigorri.
Arrigorri Itsas Ostatua leku paregabean dago, hondartzaren gain-gainean
sarbide zuzena duela. Talaia baten gisa, itsasoa aurrean eta Ondarroako
portua zein Saturrarango hondartza ezker-eskuin. Barne aldera
so eginez Lea-Artibaiko mendixka, erreka, baso eta herriak ditugu.
Gipuzkoako Deba aldea ere hurbil du Arrigorrik.
Arrigorri
ostatu irekia da, ondarrutarren, euskaldun jendearen eta euskal
herritarren elkargunea izateko asmo irmoaz zabaldu du Zenbat Gara
elkarteak. Era berean, bertaratzen diren atzerritar bisitariei,
ohiko zerbitzuak emateaz gain, gure kultura eta hizkuntza bertatik
bertara ezagutzeko parada eskaintzen die.
Arrigorri Itsas Ostatuak hogei logela ditu haietako askok
itsasora ematen dutela, eta zerbitzu eta jarduera ugariz
horniturik dago, familiek zein lagun taldeek jaiegun, asteburu
eta oporraldi zoragarriak igaro ditzaten. Bestalde, bere kokapen
eta zerbitzuei esker, Arrigorri Itsas Ostatua leku aparta da,
kultura nahiz enpresa alorreko topaketa eta jardunaldiak egiteko.