Gabriel Aresti Euskaltegia
Gabriel
Aresti euskategia Bilbo erdi-erdian kokatua dago, Gran Via 24an.
Bertaratzeko, metroko Moyua geltokiko irteera (Diputazioa) 20
metrora dago.
Helduak euskalduntzea eta euskaraz trebatzea da gure jarduna.
Lan horretan 30 urtetik gorako esperientzia dugu eta gaur egun,
1.500 inguru ikasle ditugu matrikulatuta. Bilboko euskaltegi nagusia
dela esan daiteke.
Goizeko
8etatik gaueko 10etarako ordutegia daukagu eta maila zein erritmo
desberdinetako ikastaroak: egunero 2 edo 4 ordukoak edota astean
bizpahiru egunekoak. Halaber, barnetegiak
antolatzen ditugu Bakaikun eta Ondarroako
Arrigorrin.
Euskaltegi hau ofiziala da eta HABEk homologatua. Gure material
didaktikoa daukagu, oso ezaguna eta estimatua. EGA, administrazio
eta irakaskuntzako hizkuntza eskakizunak (profilak) prestatzen
ditugu, emaitzak bermatuz.
Hasiera-hasieratik hitz egiten hasteko metodologia propioa eta
modernoa daukagu, arina eta edonoren beharrizanei egokitua. Jadanik
25 tailerretik gora dauzkagu martxan, ikasleek bakoitzak bere
gustoen arabera aukeratzeko, euskaraz mintzatu bitartean hainbat
jarduera ikas ditzaten.
Gure berezitasuna ikasleak erakartzeko eta lagunarte berri euskaldunak
sortzeko dugun gaitasuna da. Izan ere, eskola ordutegitik kanpo
euskara hutsezko ekitaldi mordoa dauzkagu: asteburu antolatuak
irakaslearekin, jaiak, kontzertuak... Informazio gehiago aurkituko
duzu Gabriel Aresti euskaltegiaren webgunean
edo 94 423 75 91 telefonoan.