Algara konpartsa
Harrotasunez
esan genezake Bilboko jaietan ia-ia ezinbesteko erreferente bihurtu
den euskal konpartsa dela ALGARA.
Baina Aste Nagusian ez ezik azken finean, urtean 9 egun
besterik ez baitira, Algarakideon ludikotasunerako itzala
urtean barrena ere oso hedatua dago, asteburu askotan mendi irteerak
edo bestelako txangoak eginez, aratusteetako giroan murgilduz,
udaberriko bestetan gozatuz, Olentzero edo San Tomasetan parte
hartuz... Bizitzari zor zaion alaitasuna darigu Algarakideoi.
Bejondeigula!