Go to Top

Algara konpartsa

Aste Nagusian ia-ia ezinbesteko erreferente bihurtu den euskal konpartsa dela ALGARA. Baina jaietan ez ezik –azken finean, urtean 9 egun besterik ez baitira–, Algarakideon ludikotasunerako itzala urtean barrena ere oso hedatua dago, asteburu askotan mendi irteerak edo bestelako txangoak eginez, aratusteetako giroan murgilduz, udaberriko bestetan gozatuz, Olentzero edo San Tomasetan parte hartuz… Bizitzari zor zaion alaitasuna darigu Algarakideoi. Bejondeigula!