Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: Zenbatgarakideak

Transmisioaren garrantzia nabarmendu du Zenbat Garak Kafe Antzokiaren 25+1 urteurrenean

Pandemia gorabehera, eta etorkizunari begira jarrita, talde-lanaren eta transmisioaren garrantzia nabarmendu ditu Zenbat Gara elkarteak, abenduaren 15ean, Kafe Antzokiaren urteurrenarekin bat eginez, antolatutako 25+1 ekitaldian. Datozen hilabeteotan kalean egin asmo dituen hainbat ekitaldiren abiapuntua izan zen ospakizuna.   Kalean egitekoa zen ekitaldia ez zuen baimendu udalak. Horregatik, ekitaldi xumeagoa egin behar izan zen, Kafe Antzokiaren goiko solairuan, edukiera murriztuta. Hasteko, Roberto Etxebarriak eta Idoia Markaidak soinu eta panderoarekin jarritako doinura, …Read More

Euskadi Saria eskuratu du Xamarrek “Etxera bidean” liburuagatik

Atsegin handiz iragarri behar dizuegu gaurkoan jaso dugun albiste pozgarria, gure lagun eta Zenbat Garako kide Juan Carlos Etxegoien Xamar idazle eta dibulgatzaileak Euskadi Saria jasoko du euskarazko saiakera atalean, iaz argitaratutako Etxera Bidean liburuagatik. Iazko urrian aurkeztu zigun, Bilbo Hiria irratian, Kafe Antzokian eta beste hainbat lekutan, eskualde baten eta belaunaldi baten gorabeherea soziolinguistikoen kontakizun autobiografikoa den Etxera bidean hau.  Gaur Bidebarrieta liburutegian izan den prentsaurrekoan Bingen Zupiria Kultura …Read More

Apolo lagunari omenaldia ostegunean Kafe Antzokian

Jabier Lauzurika Uriguen, Apolo,  larunbatean joan zitzaigun, bat-batean. Zenbat Gara elkartearen sorreran eta ibilbidean rol garrantzitsua izan zuen Apolok, elkartearen ekimen eta arlo askotan, eta gu guztiongan hutsune ordezkaezina utziko du bere ausentziak. Ostegunean, hilaren 9an, egingo dugu Apolo omentzeko ekitaldia Kafe Antzokian, 20:00etan. Gehiago honi buruz: Jabi Lauzurika, “Apolo” joan zaigu (Bilbo Hiria irratia) Apolo gogoan, saio berezia (Bilbo Hiria irratia)

Zenbatgarakideak EKTn

Euskara-munduaren kulturgintza biziberritzeko kezkari erantzunez, 2007-08 ikasturtean eman zioten hasiera Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (EKT) gradu-ondokoari Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Sorguneak ikertegiko kideek osatzen dute EKTren batzorde pedagogikoa (Julen Arexolaleiba, Iñaki Urruzola, Nekane Goikoetxea, Andoni Eizagirre, Jon Sarasua eta Lorea Agirre), eta euren gidaritzapean, aurten 24 ikaslek hartu dute parte gradu-ondokoaren 4.edizioan. Aretxabaletan kokatuta dagoen fakultateko eraikin berrian, eta urritik ekaina bitartean, hainbat izan dira gelatik igarotako euskal …Read More