Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: kronika

Norentzat sortzen du poetak? (Gabrielen Lekuaz)

Sentikariek, bertsolariek legez, erraz asko egin dezakete poto, onanismoa praktikatzen duenak berak soilik gozatzen duelako.  Zorionekoak gu, hortaz, Gabriel Arestiren omenez, edo haren izenean, sortu den lanak errima dotore askoa lortu duelako. Zazpi lagun izan dira taula gainean, eta, sormenaren teoriak dioen legez, nahasteak ekarri du berrikuntza. Olerkia, irudia, musika, bertsoa eta antzerkia oratu eta, denek bat eginda, Gabriel Arestiren, baina ez bakarrik haren, artearen goraipamen sutsua oholtzaratu dute, sabeletik, …Read More

Atzoko aurkezpenaren kronika

Atzo, hilak 12, Bilboko Kafe Antzokian egindako prentsaurrekoan, Gabriel Aresti kultura elkartea eta “Gabrielen lekua” sentikaria aurkeztu zituzten Zenbat Gara elkarteko kideek eta haiekin batera jardungo duten euskal kulturaren hainbat arlotako artistek. Aurkezpen horretan, Andoni Egaña bertsolaria, Xabier Monasterio idazlea, Oier Guillan antzerkigilea eta Rafa Rueda abeslaria izan ziren, baita Alain Urrutia margolaria ere bideokonferentziaren bidez, baina ezin izan ziren falta Gabriel Arestiren alarguna, Meli Esteban, eta bere alaba txikia, …Read More

Urtebetetze festa gogoangarria Fermin Muguruzarekin

Egundoko jaia izan zen larunbateko Fermin Muguruzaren kontzertua Bilboko Kafe Antzokian. Bere musika ibilbidearen 30 urteak ospatzen ari den No more tour biran geldialdi berezia egin zuen Bilbon. Izan ere, bere 50. urtebetetzea ospatu zuen apirilaren 20an, lagunez inguratuta, bere etxetzat duen Kafe Antzokian. Kontzertua baino gehiago, festa bilakatu zen gaua, gau magikoa. Egunotan esana zuen Ferminek egunkari batean: “Bilboko Kafe Antzokia kontzertuak emateko nire lekurik gustokoena da Euskal Herrian …Read More

“Emakumeak Bilboko Historian” ibilbidea

Zenbat Gara elkartea hilero-hilero gaikako kultura-ibilbide gidatuak ari da egiten, urtea hasi zenez geroztik. Hori dela eta,  “Emakumeak Bilboko Historian” txangoa prestatu zuen martxoaren 9an. 15 lagun izan ginen ibilbidean eta,  bertan, Maria Diaz Harokoarengandik hasi eta gaur egungo feminismoraino egin genuen jauzia, hainbat bazterretan geldialdiak eginez. Tartean gaixozainek, zigarrerek, galleterek, baserritarrek, errekardariek, sardina-saltzaileek, zamaketariek, zirgariek eta maistrek egindako lanari buruz luze jardun genuen zazpi geralekuen barna. BERRIA egunkarian argitaratutako …Read More