Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: kafe antzokia

Gabonetan oparitu euskara gure liburu eta diskoekin

Erroa argitaletxearen produktu berri hauek eta aurretik argitaratutako asko dauzkagu salgai gure bulegoan, gabonetan euskara oparitu ahal izan dezazun. Gainera, oso merke eskura ditzakezu Bizkaiko kultur Txartelak erabiliz. Gogoratu D motako kultur txartelak 40 euroko balioa ematen duela 24 ordainduta, euskarazko liburu, CD DVDak eta ikuskizunetarako sarrerak erosteko. Bono hauek BBKren Teleka kutxazainetan atera daitezke edozein kreditu txartel erabiliz. Hona hemen gure bulegoan salgai aurkituko dituzun produktu guztien zerrenda: Gogoratu, …Read More

Apirilean hainbat ekitaldi Zenbat Gararen eskutik

Apirilean kultura ekitaldi ugari antolatuko ditu Zenbat Gara elkarteak Bilboko Kafe Antzokian: hitzaldiak, ibilbide gidatuak, proiekzioak, ikastaroak eta musika topaketak izango ditugu, ohiko kontzertuez eta bestelako ekitaldiez gain. Publiko orokorrarentzat ezezik, euskara ikasleentzako bereziki mintzamen egutegi interesgarria osatu dugu ekitaldion bidez. Zenbat Gara elkarteak antolatutako hitzaldietan, alde batetik Josu Larrinaga EHUko Irakaslea ekologiaz mintzatuko zaigu apirilaren 10ean. Bestetik, Joseba Barandiaran ekonomilaria hilaren 17an izango dugu, “Zer aldatu da, ekonomia ala …Read More

Otsaila Kafe Antzokian

Dudarik gabe, inauteriek markatuko dute otsaila gurean, inauteri zikloa izena eman diogun ekitaldi sorta osatuz. Urbeltzen Dantza Ganbarak inauteri dantzak landuko ditu; inauterietako ostiralean urtero antolatzen duten egun osoko inauteri festa eguna egingo dute Gabriel Aresti euskaltegiko ikasle eta irakasleek eta larunbatean Bilboko inauterietan parte hartuko du Algara konpartsa euskaldunak. Argazki erakusketa, dokumental baten proiekzioa eta Xamar idazlearen hitzaldia izango dira ziklo honen beste osagaiak. Bestalde, kontzertuez beste, hitzaldiak izango …Read More