Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: irratia

Durangoko Azokan gaude, liburu eta disko berriekin

Gaur hasi eta asteartera arte Durangoko azokan egongo gara, urtero legez, liburu eta disko berriekin. Abenduaren 2tik 6ra, Landako guneko Goienkaleko 77.ean egongo da Zenbat Gara elkartearen eta Erroa argitaletxearen erakusmahaia. Aurten, Erroa argitaletxeak hiru liburu berri eta bi disko aurkeztuko ditu. Bilbo Hiria irratia ere Durangon izango da egunero, azokari jarraipena egiten. Larunbatean, Ahotsenea solasaldien gunean aurkeztuko dira 13:30ean Erroa argitaletxearen aurtengo hiru ekoizpen berri: Palestinako emakumeek idatzitako ipuinak …Read More

Mieltxo Monfort joan zaigu

Zoritxarreko eguna dugu gaur Bilbo Hiria irratian. Gaur goizaldean zendu da Mieltxo Monfort Aiestaran, 62 urte zituela, gure irratiko esatari, koordinatzaile eta, ororen gainetik, LAGUNA. Bilbo Hiriako eta Zenbat Garako familian hutsune ordezkaezina utziko digu Mieltxoren desagerpenak. (Bilbo Hiriatik ekarria). Sortzez hernaniarra, baina aspaldi Bilbon errotutakoa zen Monfort, ikasle garaitik, EHUko kazetaritza fakultateko lehenengoetako lizentziatua izanik. Gaztetatik Bilboko Zazpi Kaleak bihurtu ziren bere eremu naturala, izugarri maite baitzuen Mieltxok gure …Read More

Bilbo Hiriak 17 urte, ekitaldien egitaraua

Duela 17 urte Bilbo Hiria Irratia hasi zen emititzen, Zenbat Gara elkarteak sustatutako Bilboko irrati euskalduna. Eta horretan jarraitzen dugu, sasi guztien azpitik eta gainetik garai latz hauetan. Egunotan,  17. urteurrena dela-eta, Bilbo Hiria Irratiak Zenbat Gararen eta Kafe Antzokiaren lagunekin egitarau berezia prestatu du: – Maiatzak 17 (larunbata 22etan) “Jainko txiki eta jostalari hura” ikuskizuna. – Maiatzak 20 (asteartea 19etan) Joseba Irazokiren kontzertua. – Maiatzak 24 (larunbata, 14´15etan) bertso-bazkaria, Amets Arzalluz …Read More