Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: ikastolak

Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren aldeko garagardo sortak gurean salgai

Ziburuko Kaskarotenea ikastolak bere ibilbide labur baina tinkoarekin aitzina segitzen du. Udalarekin izandako gorabeheren ondoren, Euskal Herri osoko ikastola askoren eta milaka familiaren laguntza jaso ondoren arnasa hartu dute arlo ekonomikoari dagokionez. Lur saila erosi eta prefabrikatu batzuk jarri ondoren dagoeneko 20 ikaslerekin hazten jarraitzen du. Bertako langile bati mugagabeko kontratua egin nahi diote eta beren proiektuari egonkortasuna eman, baina horretarako 10.000€ behar dituzte eta diru hau lortzeko ekimen berri …Read More

Eskolatik Oholtzara ekimenaren bigarren saioa gaur

Bizkaiko Bertsozale elkarteak eta Zenbat Gara elkarteak elkarlanean antolatu duten proiektu berria da “Eskolatik Oholtzara”. Saio bi izango ditu 2014-2015 ikasturtean, eta gaur 17:30ean izango da bigarren saioa. Garcia Rivero ikastetxea, Kirikiño ikastola eta Deustuko ikastolako haurrak arituko dira. Iragan astean oso saio arrakastatsua suertatu zen lehenengoa, Karmelo ikastolako eta Urretxindorra ikastolako ikasleek hartu zuten parte, giro bikainean, 300 lagunen aurrean kantuan eta bertsotan. Lehenengo saioaren kronika osoa aurkituko duzu …Read More

Naroa Anabitarteren hitzaldian hezkuntza sistema hizpide

“Publiko, pribatu… hezkuntza sistema: estatuaren beharra” goiburupean, Naroa Anabitarte hezkuntza sistema publiko eta pribatuaren artean dauden desberdintasunez hitz egin du Zenbat Gara kultur elkarteak antolatutako hitzaldi honetan. Anabitarteren iritziz, Euskal Herrian, publiko eta pribatu kontzeptu hauen erabilera modu nahasian ematen da. Izan ere, herria menperatua egonik, gure zapaltzaileen eskuetan dauden komunikabideek eta bestelakoek, haien interesen araberako erabilpena eta esanahia ematen diete hitz horiei. Hainbat gaitan aurkezten zaigu dikotomia hau, baina …Read More