Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: haurrak

“Dena ez da futbola” eta Jose Delgado + Dangiliske gaur Kafe Antzokian, Venezuela Bertaratzen

Venezuelako kontsulatuak eta Zenbat Gara elkarteak antolatuta, Venezuela bertaratzen ekitaldia ospatuko da azaroaren 9an Kafe Antzokian. 19:30etik aurrera, Kurkuluxetan elkarteak “Dena ez da futbola” euskal-venezuelar haur koprodukzioa aurkeztuko du, eta ondoren Jose Delgado kantautore venezuelarrak eta Dangiliske euskal taldeak zuzeneko emanaldiak  eskainiko dituzte. “Keinuka mugaz gaindi – Un guiño, un sueño” filmaren ostean, Zenbat Gara elkartearen ekimena den Kurkuluxetan elkarteak genero berdintasuna eta adiskidetasunari buruzko film bat grabatu du. “Dena …Read More

“Dena ez da futbola” film laburraren grabaketa hasi da

Zenbat Gara elkartearen ekimena den Kurkuluxetan elkarteak film labur berri bat ekoitziko du datozen hiletan. Orain dela urtebete, giza balioei buruzko “Keinuka mugaz gaindi – Un guiño, un sueño” euskal-kubatar ekoizpena aurkeztu zuen Euskal Herrian eta baita munduko beste hainbat tokitan ere (Kuba, Belgika, Kolonbia, Venezuela…), eta egundoko arrakasta lortu zuen. Oraingoan Venezuelako Coro herria eta Bizkaiko Igorre lotuko ditu Kurkuluxetan elkarteak.

Eskolatik Oholtzara ekimenaren bigarren saioa gaur

Bizkaiko Bertsozale elkarteak eta Zenbat Gara elkarteak elkarlanean antolatu duten proiektu berria da “Eskolatik Oholtzara”. Saio bi izango ditu 2014-2015 ikasturtean, eta gaur 17:30ean izango da bigarren saioa. Garcia Rivero ikastetxea, Kirikiño ikastola eta Deustuko ikastolako haurrak arituko dira. Iragan astean oso saio arrakastatsua suertatu zen lehenengoa, Karmelo ikastolako eta Urretxindorra ikastolako ikasleek hartu zuten parte, giro bikainean, 300 lagunen aurrean kantuan eta bertsotan. Lehenengo saioaren kronika osoa aurkituko duzu …Read More

Gaur hasita, 550 haur antzezle arituko dira Bilboko XV. Haur Antzerki topaketetan

Gaur hasiko dira Bilboko Kafe Antzokian XV. Haur Antzerki topaketak.  Kurkuluxetan arte eszenikoen eskolak antolatuta, guztira bederatzi saio izango dira, maiatzaren 4, 6, 11, 12, 18, 19, 25, 26 eta 27an eta, guztira 18 antzezpen taularatuta, Bizkaiko hainbat ikastetxe eta ikastolak parte hartuko dute saio horietan. Guztira 550 haur antzezle igaroko dira topaketa hauetatik, Bizkaian egiten diren era honetako jardunaldirik handienak baitira hauek, eta antzezlan gehienak jatorrizkoak izango dira, topaketetarako …Read More

Keinuka Mugaz Gaindi filma ekainaren 16an estreinatuko da

Keinuka Mugaz Gaindi… un guiño, un sueño,  Euskal Herriko eta Kubako eskolen artean egindako giza balioei buruzko film pedagogikoa aurkeztu dute gaur Kafe Antzokian Kurkuluxetan eta Zenbat Gara kultur elkarteek. Crowfounding bidez finantzatutako film hau ekainaren 16 eta 17an aurkeztuko da Bilboko Kafe Antzokian, arratsaldeko 20:00etan, eta ondoren Euskal Herri zein Kubako aretoetan eskainiko dute. Protagonista gisa haurrak hartuta, munduan gutxietsita dauden balio aurrerakoien aldeko apostu tinkoa egin nahi dute …Read More

Gazteola ekimena aurkeztu du Zenbat Gara elkarteak

Zenbat Gara elkarteak haur eta gazteen aisialdian eta hezkuntzan euskararen erabilera sustatzeko Gazteola ekimena aurkeztu du gaur Bilbon, jendaurreko ekitaldian. Urte osoan jardungo duen ekimena izango da Gazteola, baina uda honetarako jada hainbat campus, udaleku eta jarduera-tailer antolatuko dituzte, haur eta gazteei zuzenduta. Gazteola Zenbat Gara elkartearen ekimena da eta haur eta gazteen hezkuntzan eta aisian euskararen erabilera eta euskal kulturaren ezaguera sustatzea du helburu, modu eurentzat jostagarrian baina planteamendu …Read More

“Keinuka mugaz gaindi” filmaren crowdfunding proiektua abian

Kurkuluxetan elkarteak, Kubako eta Euskal Herriko 20 eskolarekin batera, giza balioei buruzko filma egiteko Keinuka mugaz gaindi – Un guiño, un sueño izeneko proiektua jarri du abian. Balio horiek gutxiesten diren mundu honetan, guztion artean mundu justu eta solidarioago baten aldeko apustua egin nahi dute egitasmo horren bidez. Egitasmo hori burutu ahal izateko, urriaren 16tik aurrera, Internet bidezko crowdfunding kanpainia jarriko dute abian. Filmaren protagonistak haurrak izango dira. Kurkuluxetan elkarteak …Read More