Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: filma

“Dena ez da futbola” film laburraren grabaketa hasi da

Zenbat Gara elkartearen ekimena den Kurkuluxetan elkarteak film labur berri bat ekoitziko du datozen hiletan. Orain dela urtebete, giza balioei buruzko “Keinuka mugaz gaindi – Un guiño, un sueño” euskal-kubatar ekoizpena aurkeztu zuen Euskal Herrian eta baita munduko beste hainbat tokitan ere (Kuba, Belgika, Kolonbia, Venezuela…), eta egundoko arrakasta lortu zuen. Oraingoan Venezuelako Coro herria eta Bizkaiko Igorre lotuko ditu Kurkuluxetan elkarteak.

“Kobaneko erbesteratzea” filmaren estreinaldia asteartean Kafe Antzokian

Kobane hiriaren setioak eragindako egoera jasotzen duen “Kobaneko erbesteratzea” dokumentalaren estreinako proiekzioa egingo du gurean Azad Kanjo zinemagile kurdu-katalanak. Asteartean 19:00etan Alan Azad Kanjok bertan bizi izandakoa lehen pertsonan kontatuko digu dokumental honen bitartez, eta baita emanaldiaren ondoren ere, Urtzi Urrutikoetxea kazetariak lagunduta. Honela dio filmaren sinopsiak: “2014ko irailaren 19an, Estatu Islamikoak bi hilabete zirauen setioa estutu zuelarik, Siria Iparraldeko Rojava eskualdeko Kobane hiriko biztanle kurduek trumilka ihes egin behar …Read More

“Aulki hutsak” dokumentala: begirada zintzoa doluari

Hunkigarria, gogorra, errealista… denetik izan du Iñaki Peña santutxuar mediku eta blogariak sortutako Aulki hutsak film dokumentalak. Ikusten hasten zarenean gogorra da, mingotsa erabat. Hurbileko jendeak heriotzaren inguruan bizi izandako testigantza zuzenak kontatzen dira bertan. Dokumentalak aurrera egin ahala, errealitatera ekartzen zaitu eta pizkanaka-pizkanaka, heriotza eta heriotzaren drama, dolua, ikusleok geure egitea lortzen du, horixe delarik hain zuzen, azken helburua: heriotza eta dolua gure bizitzan integratzea. Aretoa bete-bete eginda egon …Read More