Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: erroa

Durangoko Azokan gaude, liburu eta disko berriekin

Gaur hasi eta asteartera arte Durangoko azokan egongo gara, urtero legez, liburu eta disko berriekin. Abenduaren 2tik 6ra, Landako guneko Goienkaleko 77.ean egongo da Zenbat Gara elkartearen eta Erroa argitaletxearen erakusmahaia. Aurten, Erroa argitaletxeak hiru liburu berri eta bi disko aurkeztuko ditu. Bilbo Hiria irratia ere Durangon izango da egunero, azokari jarraipena egiten. Larunbatean, Ahotsenea solasaldien gunean aurkeztuko dira 13:30ean Erroa argitaletxearen aurtengo hiru ekoizpen berri: Palestinako emakumeek idatzitako ipuinak …Read More

Gabriel Aresti BioGrafikoa argitaratu du ERROA argitaletxeak

Gabriel Aresti BioGrafikoa eleberri grafikoa aurkeztu du gaur Erroa argitaletxeak, Adur Larrea artistak marraztu eta idatzitakoa. Gabriel Arestiren familiaren laguntza eta aholkularitza izan du Larreak eleberri grafikoa egiteko. Izan ere, bilbotar idazlearen izena eta bere lanak ezagutzera emateko Aresti idazlearen sendiak eta Zenbat Garak eratutako Gabriel Aresti Kultura Elkartearen ekimena izan da biografia grafiko hau (Erroatik ekarria). Idazlearen alderdi humanoa islatzen ahalegindu da Larrea lan honetan, izan ere, biografia zehatz …Read More

“Gizartea eta artea haur eta gazte literaturan” liburua aurkeztu du Erroak

Gizartea eta artea haur eta gazte literaturan liburua aurkeztu du gaur Erroa argitaletxeak. Artikulu bilduma da liburu hau, iaz Euskal Herriko Unibertsitatearen Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako azken kurtsoan ibilitako zazpi ikaslek idatzitako zazpi azterlanena, eta euren bikaintasunagatik aukeratu ditu edizioa koordinatu duen Jon Kortazar literatura irakasleak. Bilboko Kafe Antzokian egindako prentsaurrekoan Erroa argitaletxeko editore Xabier Monasteriok azaldu duenez, haur eta gazte literaturan eragina duten gaiak dira artikuluotan aztertutakoak, eta bi …Read More

Aire ahizpek “Bidexka” diskoa aurkeztuko dute Bilbon kantu bazkarian

Urtarrilaren 31n, larunbatarekin, Urepeletik Bilbora hurbilduko dira Aire ahizpak euren estreinako diskoa Kafe Antzokian aurkezteko.  Ordu batean hitzaldi musikatua eskainiko dute eta 14:30ean hasiko den kantu bazkarian zuzenean arituko dira Bidexka diskoko abestiak eskaintzen. Kantu bazkarirako sarrera 25€ kostatuko da eta Zenbat Gararen bulegoan, Kafe Antzokiko barran edo salmenta telematikoko gunean erosi ahal izango da. Abenduan argitaratu zuen Erroa argitaletxeak Bidexka diskoa, baxenafar abeslari hauen lehenengo CDa. Durangoko Azokan aurkeztu …Read More

Erroa argitaletxeak “Kresala” eta “Piztiak eta piztitzarrak” liburuak aurkeztu ditu

Bi liburu berri aurkeztu ditu gaur goizean Erroa argitaletxeak: Sakiren Piztiak eta piztitzarrak ipuin bilduma eta Txomin Agirreren Kresala eleberria. Klasiko biren egokitzapenak dira biak, egunko idazmoldeetara ekarriak eta ilustrazioz hornituak. “Euskara errazean” bildumaren baitan argitaratu ditu Erroak bi goiburu berri hauek eta egunotan Durangoko Azokan salgai izango dira, Zenbat Gararen erakustokian (Goienkale 31), iragan astean aurkeztutako Gabrielen Lekua disko liburua bezala. Kafe Antzokian eginiko aurkezpenean liburu biak egokitu dituen …Read More