Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: Durangoko Azoka

Durangoko Azokan gaude, Nerea Loiolaren eta Asiskoren liburu berriekin

Gaur hasi eta igandera arte Durangoko Azokaren 58. edizioan egongo da Erroa argitaletxea – Zenbat Gara elkartea, bere bi nobedade berri-berriekin: Nerea Loiolaren Idatzi behar nizkizunak eleberria eta Asiskoren Gora Euskal Herrientsak saiakera grafikoa. Landako guneko Erroa – Zenbat Gara elkartea (Goienkale 17) erakusmahaian horiexek eta aurreko urteetan ateratako liburu, disko eta DVDak aurkituko dituzu. Abenduaren 8an, 11:00etan eta 11:30ean aurkeztuko dira liburuok, hurrenez hurren, Landako guneko Talaian. (Erroaren webgunetik …Read More

57. Durangoko Azokan gaude

Hasi da Durangoko Azokaren 57. edizioa eta, ohi bezala, bertan dago Zenbat Gara elkartea. ERROA argitaletxearen erakustokia Landako gune barruko Artekaleko 45. zenbakian. Bertan aurkituko ditugu ERROAk argitaratutako azken liburuak, tartean aurten kaleratutako Amaiur! Libera State, Asiskok marraztua eta idatzia. Bihar, abenduaren 8an, aurkeztuko du Asiskok liburua, 11:30ean, Landakoko Talaia aretoan. Iaz aurkeztutako Bilbon Dabil Gabriel Aresti eta gainerako CD, DVD eta liburuak ere aurkituko ditugu bertan, Bilboko Konpartsen 2023ko …Read More

Durangoko Azokan aurkeztuko ditugu aurtengo ekoizpen berriak

Gaurtik igandera bitartean, urtero bezala, Durangoko Azokaren 52. edizioan izango gara, Erroa argitaletxearen nobedade guztiak aurkezten. Gure erakustokia Landako gune barruko Artekale kaleko 15.ean egongo da eta bertan izango ditugu aurten gure liburu eta disko berriak, eta ostiralean aurkeztuko dira Ahotsenean, 12:00etan. (Erroa argitaletxearen webgunetik ekarria). Liburuei dagokienez, aurten Zirimiri bilduma eraberrituaren lau liburu berri aurkeztuko ditugu aurten, tartean bi ipuin bilduma berri: Euskal Herriko ipuin tradizionalak jasotzen dituen Behin …Read More

Durangoko Azokan gaude, liburu eta disko berriekin

Gaur hasi eta asteartera arte Durangoko azokan egongo gara, urtero legez, liburu eta disko berriekin. Abenduaren 2tik 6ra, Landako guneko Goienkaleko 77.ean egongo da Zenbat Gara elkartearen eta Erroa argitaletxearen erakusmahaia. Aurten, Erroa argitaletxeak hiru liburu berri eta bi disko aurkeztuko ditu. Bilbo Hiria irratia ere Durangon izango da egunero, azokari jarraipena egiten. Larunbatean, Ahotsenea solasaldien gunean aurkeztuko dira 13:30ean Erroa argitaletxearen aurtengo hiru ekoizpen berri: Palestinako emakumeek idatzitako ipuinak …Read More