Go to Top

Bloga

Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren aldeko garagardo sortak gurean salgai

Ziburuko Kaskarotenea ikastolak bere ibilbide labur baina tinkoarekin aitzina segitzen du. Udalarekin izandako gorabeheren ondoren, Euskal Herri osoko ikastola askoren eta milaka familiaren laguntza jaso ondoren arnasa hartu dute arlo ekonomikoari dagokionez. Lur saila erosi eta prefabrikatu batzuk jarri ondoren dagoeneko 20 ikaslerekin hazten jarraitzen du. Bertako langile bati mugagabeko kontratua egin nahi diote eta beren proiektuari egonkortasuna eman, baina horretarako 10.000€ behar dituzte eta diru hau lortzeko ekimen berri …Read More

Durangoko Azokan gaude, liburu eta disko berriekin

Gaur hasi eta asteartera arte Durangoko azokan egongo gara, urtero legez, liburu eta disko berriekin. Abenduaren 2tik 6ra, Landako guneko Goienkaleko 77.ean egongo da Zenbat Gara elkartearen eta Erroa argitaletxearen erakusmahaia. Aurten, Erroa argitaletxeak hiru liburu berri eta bi disko aurkeztuko ditu. Bilbo Hiria irratia ere Durangon izango da egunero, azokari jarraipena egiten. Larunbatean, Ahotsenea solasaldien gunean aurkeztuko dira 13:30ean Erroa argitaletxearen aurtengo hiru ekoizpen berri: Palestinako emakumeek idatzitako ipuinak …Read More

Vols parlar en català? Katalan eskolak Bilbon

Katalan ikastaroa antolatu dute Casal Bilbao eta Zenbat Gara elkarteek, bien arteko elkarlanaren ondorioz. Ikastaroa urriaren 18an hasi eta ekainaren 15ean bukatuko da. Gabriel Aresti euskaltegian izango dira klaseak, astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara. Ikastaro osoaren salneurria 250 eurokoa izango da eta bi epetan ordaindu ahal izango da (150 euro urrian eta beste 100 abenduan). Informazio gehiago jasotzeko eta matrikula egiteko Gabriel Aresti euskaltegiaren bulegora jo (Done Bikendi 2, 4. solairua) edo …Read More

Mieltxo Monfort joan zaigu

Zoritxarreko eguna dugu gaur Bilbo Hiria irratian. Gaur goizaldean zendu da Mieltxo Monfort Aiestaran, 62 urte zituela, gure irratiko esatari, koordinatzaile eta, ororen gainetik, LAGUNA. Bilbo Hiriako eta Zenbat Garako familian hutsune ordezkaezina utziko digu Mieltxoren desagerpenak. (Bilbo Hiriatik ekarria). Sortzez hernaniarra, baina aspaldi Bilbon errotutakoa zen Monfort, ikasle garaitik, EHUko kazetaritza fakultateko lehenengoetako lizentziatua izanik. Gaztetatik Bilboko Zazpi Kaleak bihurtu ziren bere eremu naturala, izugarri maite baitzuen Mieltxok gure …Read More

Gabriel Aresti BioGrafikoa argitaratu du ERROA argitaletxeak

Gabriel Aresti BioGrafikoa eleberri grafikoa aurkeztu du gaur Erroa argitaletxeak, Adur Larrea artistak marraztu eta idatzitakoa. Gabriel Arestiren familiaren laguntza eta aholkularitza izan du Larreak eleberri grafikoa egiteko. Izan ere, bilbotar idazlearen izena eta bere lanak ezagutzera emateko Aresti idazlearen sendiak eta Zenbat Garak eratutako Gabriel Aresti Kultura Elkartearen ekimena izan da biografia grafiko hau (Erroatik ekarria). Idazlearen alderdi humanoa islatzen ahalegindu da Larrea lan honetan, izan ere, biografia zehatz …Read More

Gipuzkoako urrezko domina Juan Antonio Urbeltzentzat

Juan Antonio Urbeltz dantza eta folklore ikertzaileak jasoko du Gipuzkoako Urrezko Domina. Gaur goizean Diputatuen Kontseiluan Foru Aldundiak ematen duten errekonozimendu gorena Urbeltzi ematea erabaki dute, honek egindako “ekarpen emankor eta aberatsagatik”. Marian Arregik, Juan Antonio Urbeltzekin batera musika tradizionalaren arloan egindako lana ere goraipatu nahi izan dute Foru Aldunditik, folklorearen ikerkuntzan urte luzez egindako ekarpenak bien eskuetan jarrita. Azken 20 urteotan Bilboko Kafe Antzokian bidelagun izan ditugu Juan Antonio eta …Read More

“Dena ez da futbola” eta Jose Delgado + Dangiliske gaur Kafe Antzokian, Venezuela Bertaratzen

Venezuelako kontsulatuak eta Zenbat Gara elkarteak antolatuta, Venezuela bertaratzen ekitaldia ospatuko da azaroaren 9an Kafe Antzokian. 19:30etik aurrera, Kurkuluxetan elkarteak “Dena ez da futbola” euskal-venezuelar haur koprodukzioa aurkeztuko du, eta ondoren Jose Delgado kantautore venezuelarrak eta Dangiliske euskal taldeak zuzeneko emanaldiak  eskainiko dituzte. “Keinuka mugaz gaindi – Un guiño, un sueño” filmaren ostean, Zenbat Gara elkartearen ekimena den Kurkuluxetan elkarteak genero berdintasuna eta adiskidetasunari buruzko film bat grabatu du. “Dena …Read More

Errigora produktu sorta eskatu dezakegu gurean

Nafarroako Erriberako euskalgintzari eta bertako nekazaritzari babesa eman eta produktu gozoak erosteko aukera hirukoitza biltzen duen ERRIGORA ekimena berriro martxan dago. Laugarren urtez Zenbat Gara elkarteak kolaboratuko du ekimen honekin, horren berri emanez eta ahalik eta saski gehien salduz.  Aurreko urteotan bezala, saskiak eskatzeko eta jasotzeko aukera izango dugu Zenbat Gararen bulegoan, 50 euroan. Horren truke, kutxa batean jasoko dugu argazkian datorren produktu sorta. Ikus aurtengo kanpainiaren bideoa:

Vols parlar en català? Katalan eskolak Bilbon

Katalan ikastaroa antolatu dute Casal Bilbao eta Zenbat Gara elkarteek, bien arteko elkarlanaren ondorioz. Ikastaroa urriaren 20an hasi eta maiatzaren 26an bukatuko da. Gabriel Aresti euskaltegian izango dira klaseak, astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara. Irakasle arituko den Francesc Agramunt-en esanetan “Oinarrizko mailatik abiatuko gara, eta erdiguneko TV3eko estandarraren ahoskera irakatsiko da, aurrerago tokian tokiko fonetika ezberdintasunei eta bestelako kontuei erreparatuko badiegu ere”. Ikastaro osoaren salneurria 350 eurokoa izango da eta …Read More

Apolo lagunari omenaldia ostegunean Kafe Antzokian

Jabier Lauzurika Uriguen, Apolo,  larunbatean joan zitzaigun, bat-batean. Zenbat Gara elkartearen sorreran eta ibilbidean rol garrantzitsua izan zuen Apolok, elkartearen ekimen eta arlo askotan, eta gu guztiongan hutsune ordezkaezina utziko du bere ausentziak. Ostegunean, hilaren 9an, egingo dugu Apolo omentzeko ekitaldia Kafe Antzokian, 20:00etan. Gehiago honi buruz: Jabi Lauzurika, “Apolo” joan zaigu (Bilbo Hiria irratia) Apolo gogoan, saio berezia (Bilbo Hiria irratia)