Go to Top

Bilbo Hiria Irratia: 96.0 FM eta bilbohiria.eus

Seguraski, independientea ez dela aitortzen duen irrati bakarra, Bilbo Hiria irratiak Bilbo, Bizkaia, Herria eta mundua ikusteko duen era gure ikuspegiaren mende dagoelako, hots, euskaldun den eta etorkizunean ere hala izan nahi duen jendearen esanetara dagoelako. Hurbileko eta urruneko informazioa, musika, iritziak, eztabaidak, solasaldiak, gizarte mugimenduen antena… Den-dena Euskaraz bizi nahi dutenen begirada zorrotzetatik eskainia.

Webgunea: bilbohiria.eus

Ezaugarriak

BILBO HANDIRAKO IRRATIA
Galdakaotik Santurtzira eta Plentziatik Txoriherrira, 900.000 biztanle eta 150.000 euskaldun.

EUSKARA HUTSEZ
Euskaldunon mundu erreferentzialean oinarrituta.

ADIN GUZTIETAKO ENTZULEAK
Umeak, gazteak eta helduak kontutan hartzen dituena.

JENDEAREN PARTAIDETZA ZUZENA
100 bat kolaboratzaileren iritzi libreetatik elikatzen dena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude