Go to Top

Blog Archives

Jose Arrueren beiratea dohaintzan eman diogu Bilboko Arte Ederren Museoari

Gabriel Aresti euskaltegiak eta Zenbat Gara elkarteak Bilboko Arte Ederren Museoaren esku utzi dute Jose Arrue margolariak 1920ko urteetan egindako beirate polikromoa, Abandoko artistak sortu zuenetik Kale Nagusiko 24an euskaltegiak duen egoitzan zegoena. Artelana birgaituta, aurrerantzean, museoaren esku egongo da eta bertan ikusi ahal izango da, bere bildumara gehituta. Birgaitutako beiratea gaur goizean aurkeztu da prentsaren aurrean, museoan bertan egindako ekitaldian. Museoaren bilduman sartuko den lehendabiziko beiratea izango den hau …Read More

“Oraina kontakizun” jardunaldien edizio berria, 2024ko urtarriletik-martxora, “erresistentzia” hizpide

Erresistentzia kontzeptuari erreparatuko diote 2024ko solasaldiek, aurtengoek errelatua aztertu zuten moduan, euskal sortzaileak binaka gonbidatuta, bakoitzak gaia bere ikuspuntutik garatu eta, ondoren, aurkezle-eragile baten galderei jarraituta. Lehen edizioan bezala, lau saio izango dira urtarrilaren 23a eta martxoaren 5a bitartean, bi Kafe Antzokian eta beste bi Bira kulturgunean. Joan den ikasturtean, Zenbat Gara elkarteak eta BIRA kulturguneak “Oraina kontakizun” jardunaldiak antolatu genituen, 2023ko otsail-martxoetan. Zortzi lagunek (Lorea Agirre, Harkaitz Cano, Mari …Read More

Durangoko Azokan gaude, Nerea Loiolaren eta Asiskoren liburu berriekin

Gaur hasi eta igandera arte Durangoko Azokaren 58. edizioan egongo da Erroa argitaletxea – Zenbat Gara elkartea, bere bi nobedade berri-berriekin: Nerea Loiolaren Idatzi behar nizkizunak eleberria eta Asiskoren Gora Euskal Herrientsak saiakera grafikoa. Landako guneko Erroa – Zenbat Gara elkartea (Goienkale 17) erakusmahaian horiexek eta aurreko urteetan ateratako liburu, disko eta DVDak aurkituko dituzu. Abenduaren 8an, 11:00etan eta 11:30ean aurkeztuko dira liburuok, hurrenez hurren, Landako guneko Talaian. (Erroaren webgunetik …Read More

Azaroaren 30eko grebari babesa euskalgintzatik

Azaroaren 30ean grebarekin bat egiteko 11 arrazoi eman ditu greba deitu duen Denon Bizitzak Erdigunean plataformak. Bada, Bilboko euskalgintzatik eta Zenbat Gara elkartetik deialdirako beherago aipatzen diren 11 puntu horiei babesa ematen diegu, eta horrez gain, gainerako puntu hauek ere nabarmentzen ditugu: Euskalgintzatik ere dei egiten da zaintzaren alde abiatu den borroka-ziklo honen parte izatera: eskubide guztien aldeko borrokek elikatzen baitute euskalgintza, eta euskalgintzak borroka horiek guztiak elikatzen baititu. Feminismoak …Read More

Azaroaren 4an euskaldunon alde, biziraupenaren alde

Auzitegi gorena, nagusia, epaia, halako zenbakidun konstituzioaren artikulua, auzitegi konstituzionala… Euskaraz ari ote gara, ala lege espainiarraren sareetan kateatuta? Lege propiorik ez dugun bitartean, hau da, Euskara Jendeok geure defentsarako sorturiko legeak —legeak horretarako baitira, herritarren defentsarako— zail dugu bestek ezarritako esparruan babesa eta gutxieneko begirunea jasotzea. Beti izango gara mehatxupean, eta beste horrek, arrazoiak arrazoi, komeni zaionean, “demokratikoki” bere artilleria aterako du eta mehatxuka arituko zaigu, komeni bazaio, desagerrarazi …Read More

Urriarekin hasiko den 2023-2024 ikasturterako aukera berriak Gabriel Aresti euskaltegian

Urriarekin batera, datorren astean  Gabriel Aresti euskaltegian abiatuko diren 2023-2024 ikasturteko ikastaroetan zenbait berritasun ditugu, ordutegietatik abiatuta, izan ere, aurten ordutegi berriak jarri ditugu eguerdietan: 12:30-15:00 astelehenetik ostegunera (ostiralak libre) eta 14:00-15:30 astelehenetik ostiralera (1,5 ordu egunero). Horiez gain, ohiko eguneroko bi ordukoek ordutegi aukera zabala dute, baita astelehenetik ostegunera bitarteko 2,5 ordukoek ere. Matrikula egiteko epea zabalik dago oraindik, webgunean zein bulegoan. (Gabriel Aresti euskaltegiaren webgunetik ekarria). Puntaren puntan, bost …Read More

“Euskarafobiaren suntsitze-estrategiaren aurrean matxinatu!”, ALGARAren aurtengo gaia Aste Nagusian

(Algararen webgunetik ekarria) Gure txosnaren aurtengo motiboan euskararen aurkako erasoez ohartu eta horien aurrrean matxinatu beharra nabarmendu dugu, ohi bezala, Asiskoren esku trebeek lagunduta. Euskarafobia ez da kontu berria, kate luzea duen suntsitze-estrategia baten adibide asko bizi izan ditugu euskaldunok historian. Gaur egungo euskararen aurkako erasoak, epaiak eta hizkuntza-politika suntsitzaileak aspaldi izan zuten abiapuntua, eta aurtengo gure motiboan hori islatu nahi izan dugu. Nora garamatza estrategia horrek? Bada, gure desagerpenera, …Read More

Bilbo Hiriak 26 urte bete ditu, lizentziarik (eta dirulaguntzarik) gabe

Bilbo Hiria irratiak egunotan 26 urte betetzen dituela eta, argitaratu duen Bilbo Hiria, 26 urte uhinetan zuen baimenarekin agirian adierazi duenez, bere entzuleekin osatzen duen komunitateari esker iraun du urteotan, merezi duen lizentzia orain arte ukatu bazaio ere eta une honetan Eusko Jaurlaritzak 2022-2024 hirurtekorako dirulaguntza ukatu badio ere. (Bilbohiria.eus-etik ekarria) 1997ko udaberrian hasi zen uhinak igortzen Zenbat Gara elkarteak sustatutako irrati berriak Bilboko Arnotegi menditik. Ordutik lizentziarik gabe ari …Read More

Omenaldi hunkigarria Bakaikun erretiroa hartu duen Pilar Goñi etxezainari

Hamarkada luzea Bakaikuko barnetegiko Doneztebenea etxean lanean aritu eta gero, Pilar Goñi Ondarra langile nekaezinari heldu zaio ondo merezitako erretreta hartzeko unea. Etiketa guztiak bildu izan ditu irakasle eta ikasleekiko harremanetan: Ama, amama, psikologo, irakasle, sukaldari, garbitzaile, laguntzaile, erizain, sekretuen eta konfidentzien gordailu… Lan, lan eta lan, besterik ez du ezagutu Pilarrek bizitzan. Gorputzean ezin kabituzko bihotz handiko emakume sutsua, indar betea eta irribarre konplizea darion Angoia auzoko bizilagun ilustrea, …Read More

Oldarraldi judizialaren aurrean, maiatzaren 10ean agerraldia Albian

Euskalgintzan dihardugunok, euskaltzaleok oro har, kezkaz bizi dugu behin eta berriz euskararen biziberritzea helburu duten neurrien kontra auzitegietatik jasotako sententzia sorta, Euskalgintzaren Kontseiluak adierazi bezala. Horrexegatik, datorren maiatzaren 10ean Bilbon EAEko Auzitegi Nagusiaren parean (Pedro Ibarrete kalea), goizeko 11:00etan Kontseilutik deituta dagoen agerraldian parte hartzera deitzen dugu. Kontseiluak adierazi bezala, “epaitik epaira kezka hori larritzen ari zaigu, gainera, gero eta argiago geratzen ari baita kasuan kasuko ebazpenetik haragoko joera bat …Read More