Go to Top

Zenbat Gara ezagutu

Urtean zehar asko dira gurera etortzen diren lagunak, bakarka nahiz taldeka, bertokoak zein atzerrikoak. Gure ekimenak, jarduerak, planteamenduak eta asmoak bertatik bertara ikusi eta berau egiten dugun pertsonak ezagutzeko asmoz lagun asko etorri ohi dira.

Zenbat Gara elkartea ezagutu nahi baduzu, gure etxea zabalik daukazu, atsegin handiz erakutsiko dizugu eta zure galdera eta zalantza guztiak erantzuteko prest gaude. Gai konkretu baten inguruan zerbait galdetzeko edo hitzordua eskatzeko, gure bulegoarekin jar zaitezke harremanetan. Taldeentzako bisita gidatuak ere antolatzen ditugu Bilboko gure egoitzan, Kafe Antzokia, euskaltegia, irratia erakutsi eta gure beste ekimen eta jardueren berri emateko.