Go to Top

Aurkezpena

Sample image

Euskara harremanen arlo guztietan erabiltzeko xedea duen kultura elkartea da Zenbat Gara. Euskaraz bizitzea da gure helburua, hainbat ekimen sustatuz, gure hizkuntzan elkarbizitza esparru zabala sortzea, erdara nagusi den baina milaka euskaldun dituen Bilbon euskaldunontzako erreferentzia izatea. Euskara ikastea nahikoa ez dela jakitun, era guztietako jarduerak bultzatzen ditugu gure hizkuntzan elkarbizitza une eta gune anitz horiek gauzatzeko.

Nahikoa ez baina euskara ikastea garrantzitsua izanik, Gabriel Aresti euskaltegia dugu euskararen eremu akademikoan Bilboko euskaltegirik handiena bere 1.500 inguru ikasleekin. Horrez gain, zenbait ekimen antolatuz eta sustatuz euskarazko unibertso txikia sortu dugu: Informazioa euskaraz ematen duen Bilbo Hiria irratia, Erroa argitaletxea, Algara konpartsa euskalduna, txikienentzako Kurkuluxetan umegunea, haur eta gazteentzako Gazteola aisialdi eta hezkuntza ekimenak…

Bilbon euskalgintzaren erreferentzia nagusia ere Zenbat Garak sustatua da: Kafe Antzokia. Bertan gauzatzen dira gure elkarteak antolatutako ekimen asko eta bertan dute erdaldun askok gure hizkuntzarekiko harremanen abiapuntua.

Webgune honetan gure elkartearen atal eta jarduera guztiei buruzko informazioa eman nahi dugu, gainetik bada ere, gure lanaren gaineko ideia orokorra egin dezazun eta buruz buruko ezagutza baterako lehen hurbilketa moduan.

Helburuak, bitartekoak, balioak

Gure helburuak

 

    •     

    • Euskaldun komunitatea trinkotzea (euskaldunen herria)

 

    •     

    • Herritarrak euskalduntzea

 

    •     

    • Euskaduntasuna balioestea (hizkuntzaren estatusa goratzea)

 

    •     

    • Euskara bizitzako esparru guztietara zabaltzea

 

.

Gure bitartekoak

 

    •     

    • Harreman naturalen bidez

 

    •     

    • Ekimen erakargarrien bidez

 

    •     

    • Helduen irakaskuntzaren bidez

 

    •     

    • Irakaskuntza akademikoaz gain, murgiltze une eta guneak sortuz

 

    •     

    • Aisialdiaz baliatuz

 

Gure balioak

 

    •   

    • Berdintasuna, askatasuna, elkartasuna

 

    •     

    • Zabaltasuna

 

    •     

    • Auzolana, lan kooperatiboa

 

    •     

    • Autoeraketa – autofinantziazioa