Go to Top

Arte eszenikoen eskola

Haur Hezkuntzatik hasita eta Lehen Hezkuntzan zehar haurrek landu behar dituzten ikasgai, teknika eta garapenerako tresna zein kontzeptu ezberdinekin bat eginez, arteari dagokiona lantzen dugu atal honetan, eta hain zuzen, arte eszenikoen atala. Izan ere, Bilbok Kafe antzokian Arte Eszenikoen Eskola honen bidez, antzerkigintza , dantza eta musika lantzen ditugu, haurren gozamenerako izango delakoan. Ondoren azaltzen den bezala, arte eszenikotik abiatzen gara hainbat arlori ateak zabaltzeko, esatebaterako: haurren dinamismoa, espontaneitatea, irudimena, sormena, haien arteko harremanak, etab
Antzerki eskola

Eszenatoki baten gainean topa ditzakegun eduki eta teknikak haurren mundura hurbilduko ditugu:

* Inprobisazio jolasak
* Jolas dramatikoak
* Mozorratze eta makilaje lanketa
* Koreografiak asmatu
* Sketxen lanketa
* Gidoiak aztertu eta asmatu
* Txotxongiloen teknikara hurbildu
* Teatro beltza

Antzerkiarekiko zaletasuna lantzeaz gain, haurren garapenerako beharrezkoak diren atalak jorratuko ditugu beste haurrekin batera zein publikoaren aurrean adierazi ahal izateko: gorputzaren mugimenduak eta adierazpena, sormena, irudimena, espontaneitatea, etab.

Adina: 8 urtetik 11 urtera
Urritik Ekainera.
Astearteetan, arratsaldeko 17,30etatik 19,30etara

Prezioa:   115 € hiruhilabetea;    Laguntxoak:  68 € hiruhilabetea.
Musika eskola

1.- Musika Hastapena (4, 5 eta 6 urte): entzunaldiak, fitxak, jolasak, kantuak, dantza, psikomotrizitatea eta perkusio musika tresnen bidez. Astean egun bat / ordubete. Prezioa: 100 euro hiru hilabete; LAGUNTXOAK: 71 euro hiru hilabete.

2.- Lengoaia Musikala eta Musika Trsna (7 urtetik aurrera): Astean egun bat / ordubete. Erritmo eta irakurketa, doinuera, musikaren teoria eta diktaketa musikala. Prezioa: 100 euro hiru hilabete; LAGUNTXOAK: 71 euro hiru hilabete.

3.- Musika tresna haur zein helduentzat: Gitarra klasikoa, elektrikoa, soinua, trikitixa edo pianoa (ez da solfeorik jakin beharrik). Astean ordubete. Prezioa: 187 euro hiru hilabete; LAGUNTXOAK: 159 euro hiru hilabete.

4. Lengoaia musikala eta musika-tresna: Prezioa: 283 euro hiru hilabete; LAGUNTXOAK: 243 euro hiru hilabete.
Dantza eskola

Musika eta erritmoa uztarturik, era askotako koreografiak eta dantzak landuko ditugu: dantza modernoa, dantza etnikoak, batuka…eta sormenetik aterako zaizkigun dantza berri eta asmatuak. Gorputzaren mugimenduak eta musika batera jarriko ditugu, gure barne adierazpen artistikoa azalarazten.

Asteazkenetan: 5 urtetik 10 urtera
Ostiraletan: 11 urtetik 14 urtera
Urritik ekainera. Arratsaldeko 17,30etatik 18,30etara
Prezioa: 68 €  hiruhilabetea;      Laguntxoak 42 € hiruhilabetea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude