Go to Top

Zenbat Gara Enpresarean ekimenean

Donostian izan gara, Kursaalen ospatu den Enpresarean 2012 azokan. Enpresak eta euskara uztartuz egin den azoka da Enpresarean. Elkarlana sustatzea, esperientziak trukatzea eta euskararen erabilerak negozio munduan dituen onurak agerian uztea izan du helburu azoka honek.

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen  proiektua da Enpresarean. Egunez egun frogatzen du Ziurtagiriaren Elkarteak, lan alorrean euskararen erabilera bermatzen duen enpresen balio erantsia handia dela, eta guztion begi bistan jarri nahi dute abantaila hori zein den. Baina ez hori bakarrik. Enpresen arteko elkarlana sustatu nahi da, proiektu berriak abiarazteko gune izan nahi du, eta hornitzaile eta bezero berriak topatzeko aukera.

Sektore guztietako enpresek hartu dute parte Enpresarean azokan. Eta guztien elkargune Euskara izan da. Euren produktu edo zerbitzuak euskaraz eskaintzen dituztelako batzuek, eta euskaraz lan egiten dutelako besteek. Xabier Monasterio Zenbat Garako kideak azaldu digu Bilbo Hirian bertan ikusitakoa.

,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude