Go to Top

Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren aldeko garagardo sortak gurean salgai

Ziburuko Kaskarotenea ikastolak bere ibilbide labur baina tinkoarekin aitzina segitzen du. Udalarekin izandako gorabeheren ondoren, Euskal Herri osoko ikastola askoren eta milaka familiaren laguntza jaso ondoren arnasa hartu dute arlo ekonomikoari dagokionez. Lur saila erosi eta prefabrikatu batzuk jarri ondoren dagoeneko 20 ikaslerekin hazten jarraitzen du. Bertako langile bati mugagabeko kontratua egin nahi diote eta beren proiektuari egonkortasuna eman, baina horretarako 10.000€ behar dituzte eta diru hau lortzeko ekimen berri bat jarri dute martxan: Euskal Herriko 12 garagardo artisauen sortak jarri dituzte salgai, 33zl-koak, 35 euroan. Jada 200 saldu dituzte eta beste 200 saldu nahi dituzte helburua lortzeko. Bilbon, Zenbat Gara elkartearen bulegoan (Done Bikendi 2, 4. solairuan) eskuratu daitezke garagardo sorta hauek. Anima zaitezte, denon laguntza behar dute eta!

,

2 Responses to "Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren aldeko garagardo sortak gurean salgai"

  • Ane
    2017/01/17 - 08:24 Reply

    aurrera Kaskarotenea!

  • Inaki
    2017/05/20 - 17:28 Reply

    Aitzina beti!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude