Go to Top

Vols parlar en català? Katalan eskolak Bilbon

curs-de-catalan

Katalan ikastaroa antolatu dute Casal Bilbao eta Zenbat Gara elkarteek, bien arteko elkarlanaren ondorioz. Ikastaroa urriaren 18an hasi eta ekainaren 15ean bukatuko da. Gabriel Aresti euskaltegian izango dira klaseak, astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara.

Ikastaro osoaren salneurria 250 eurokoa izango da eta bi epetan ordaindu ahal izango da (150 euro urrian eta beste 100 abenduan).

Informazio gehiago jasotzeko eta matrikula egiteko Gabriel Aresti euskaltegiaren bulegora jo (Done Bikendi 2, 4. solairua) edo 944237591 telefonora.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude