Go to Top

Eskolatik Oholtzara ekimenaren bigarren saioa gaur

Bizkaiko Bertsozale elkarteak eta Zenbat Gara elkarteak elkarlanean antolatu duten proiektu berria da “Eskolatik Oholtzara”. Saio bi izango ditu 2014-2015 ikasturtean, eta gaur 17:30ean izango da bigarren saioa. Garcia Rivero ikastetxea, KirikiƱo ikastola eta Deustuko ikastolako haurrak arituko dira. Iragan astean oso saio arrakastatsua suertatu zen lehenengoa, Karmelo ikastolako eta Urretxindorra ikastolako ikasleek hartu zuten parte, giro bikainean, 300 lagunen aurrean kantuan eta bertsotan.

eskolatik-oholtzara

Eskolatik oholtzara saioan Karmelo ikastolako ikasleak. Argazkiak: Bertsozale elkartea.

Lehenengo saioaren kronika osoa aurkituko duzu Bizkaiko Bertsozale Elkartearen webgunean.

, , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude