Go to Top

Jon Maia eta Andoni Egaña biharko bertso-bazkarian

Auzo herrietatik (Zarautz- Zumaia) datozkigu otsailaren 8an Bilbo erdira; gure auzo herriko (Barakaldo) oholtza gainean ez genituen ikusi iragan abenduan: batak aulkiak ipini beharra omen zeukan nonbait eta bestea gazta zatiak saltzen ibili ei zen… Guk aldiz badakigu “Boinas Elosegui” eta “La Encartada” atelierrak elkarturik ere, ez lezaketela egin bi hauek merezi duten adinako txapelarik! Bazkari baten bueltan gozatzeko aukerarik zin hobea; Jon eta Andoni/ Andoni eta Jon… nahi duzuen bezala. Larunbatean (otsailaren 8an) 14:00etan, Kafe Antzokian, Zenbat Garak antolatuta. Sarrerak 25 € Kafe Antzokiko barran, Zenbat Gararen bulegoan eta online salgai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude