Go to Top

Juan Jose Ibarretxeren hitzaldia, giza garapen iraunkorraz

Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak “Euskal Kasua. Giza garapen iraunkorra” gaiaren inguruan hitzaldia eskainiko du Kafe Antzokian (areto nagusian). Bere doktore tesian oinarrituta, euskal ereduari buruz egin duen azterketa El caso vasco liburuan bildu zuen eta hitzaldi honetan tesi horretako gakoak eskainiko dizkigu. Sarrera gonbidapen bidez izango da.

Ibarretxek Agirre lehendakaria Center of Social and Political Studies izeneko ikerketa gunea sortu zuen 2012an, AEBetako Columbia eta George Mason unibertsitateen laguntzaz, egun Euskal Herriko Unibertsitatean egoitza duena. Zentro honen helburuak dira, alde batetik, euskal gizarteari eraldaketa sozio-ekonomikoaren eredu arrakastatsu gisa proiektatzeko aukera eman dioten erabaki eta proiektu multzoa nazioarte mailan balioan jartzea eta partekatzea; eta, bestetik, kontzeptu arloan egokitzea eta berritzea, Giza Garapen Iraunkorra lortze aldera.

El caso vasco liburuari buruz
“Gure identitatea, kultura, hizkuntza eta erabakitzeko eskubidea defendatzea ez dago soilik lotuta nazioaren ideia batekin; gure ekonomia defendatzearekin lotura zuzena du. Eta hori da giza garapen jasangarriaren kontzeptua defendatzea”, dio Ibarretxek. Lehendakari ohiak ez du zalantzarik berak defendatu nahi duen ereduaren inguruan: “Herritar guztien ongizatea eta zoriontasuna” ardatza duena, alegia.

Liburuak hiru “mito” gezurtatzea du helburu: hasteko, betiere Ibarretxeren esanetan, ez da zuzena unibertsala lekuan lekukoaren gainetik dagoela. Are gehiago, tokikorik gabe ez litzateke unibertsalik egongo. Beste alde batetik, banakako eskubideak nahiz eskubide kolektiboak bereizezinak direla argudiatzen du eta, azkenik, kontsumoan oinarritutako ereduak ezin duela zoriontasunik ekarri: “Beti egongo da eskuratu ezin den zerbait”.

Honatx Urretxun gai honen inguruan eskainitako hitzaldiaren zati bat:

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude