Go to Top

Gabrielen LEKUA sentikariaren estreinaldia urriaren 29an

Datorren asteko asteartean, urriaren 29an, estreinatuko da Arriaga antzokian Gabrielen Lekua sentikari edo ikuskizuna. Hainbat artistaren azken hilabeteotako lanaren emaitza den ikuskizun anitz hau ikusi ahal izango dugu goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 19:30ean. Sarrerak eros daitezke daborduko Interneten, Arriagako txarteldegian eta Zenbat Gara elkartearen bulegoan (Done Bikendi 2, 4. solairuan), bulego ordutegian. Ekainean aurkeztu genuen Gabriel Aresti kultura elkarteak ekoitzitako ikuskizuna dugu Gabrielen Lekua. Estreinaldiaren eta sentikariaren inguruko informazio guztia aurkituko duzue Gabriel Aresti kultura elkartearen webgunean.

lekua-afitxa

,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude