Go to Top

Mocconio Veroren hilarria aurkitu dute, euskaldunak aipatzen dituena

Euskara Jendea bideo dokumental sortarako lanean ari zirela, euskaldunak aipatzen dituen eta arrastoa galduta zegoen aintzinako Erromako hilarria aurkitu dute dokumentalgileek. “Vasconum et Vardulorum” (aintzinako euskal leinuak) erroldatu zituela dio Mocconius Verus izeneko tribunoaren lorpenak aipatzen dituen hilobi-inskripzioak. Erroman ez dute aurkitu, ordea, Louvre museoaren Parisko biltegi batean baino.

Aipatua dugu aurretik Ibaizabal telebistako lagunek, Zenbat Gara elkartearekin elkarlanean Euskara Jendea liburuaren ikus-entzunezko egokitzapenean buru-belarri dabiltzala. Abenduan aurreratu ziguten sei kapituloko dokumental sorta egiten ari zirela, aurten argitaratuko dena, eta Erromatar garaiari buruzko kapitulurako dokumentazio lana egiten ari zirela aurkitu ahal izan dute inork aspaldi ikusi barik zegoen harria.

mocconio01

Hilobiaren eta bere euskaldunen aipamenaren berri bagenuen ere, harria bera non zegoen misterioa zen. Bada, orain argitu da misterioa, “arkeologiaren baitako arkeologia” eginez, Irungo Oiassoko museoko zuzendari Mertxe Urteagak gaurko prensaurrekoan adierazi duenez. Saint Denis auzoko biltegi handi batean dauka Louvrek harria, publikoaren begiradatik gordeta. Ibaizabaleko lagunek bera filmatzea lortu dute eta Oiasso Erromatar Museoak daborduko euskaldunontzat garrantzitsua den harri hori Irunera ekartzeko izapideak jarri ditu abian.

Hona aurkikuntza azaltzen duen bideoa:

prentsa dossierra PDF formatoan deskargatu daiteke HEMENDIK.

, , , ,

One Response to "Mocconio Veroren hilarria aurkitu dute, euskaldunak aipatzen dituena"

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude