Go to Top

Kurdistango ordezkariak Zenbat Garan bisitari

Kurdistandik Euskal Herria ezagutzera etorritako ordezkaritza instituzional batek geldialdia egin du gurean aste honetan. Hizkuntzaren berreskurapenean oso interesatuta, Zenbat Gararen planteamenduak eta lan arloak ezagutzeko gogo handia erakutsi dute. Guri, berriz, hango errealitatea beraien eskutik ezagutzeko aukera eman digu bisitak.

Duela hilabete batzuk Newroz egunean Kurdistango egoera ezagutzeko parada izan genuen Azad Kanjo eta Urtzi Urrutikoetxearen eskutik. Oraingoan euskal kazetariak Turkiaren menpeko Dyarbakir inguruko udalerrien mankomunitateko ordezkariak ekarri dizkigu. Ahmed Ertak idazkari nagusia eta beste bi alkate etorri ziren asteartean, euren nazioarteko harremanetako arduradun Zerin Türk-ek lagunduta.

Kurdistanen hizkuntza nazioari lotutako elementu garrantzitsua dela jabeturik, debekua, estatusa kentzea eta turkieragatik ordezkatzea izan dira Ankarako erregimenaren politikak urte luzez. Horregatik hizkuntzaren berreskurapena da kurduen helburu nagusietako bat, eta berreskurapen prozesuetan interes handia dute. Horregatik hurbildu dira Bilbora, arlo horretan Zenbat Gara elkartea egiten ari dena ezagutzera. Kafe Antzokia, Bilbo Hiria irratia eta Gabriel Aresti euskaltegia ezagutzeaz gain, soziolinguisitika arloko azalpenak eta euskararen herriaren ingurukoak arreta handiz jarraitu zituzten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude