Go to Top

Apirilean hainbat ekitaldi Zenbat Gararen eskutik

Apirilean kultura ekitaldi ugari antolatuko ditu Zenbat Gara elkarteak Bilboko Kafe Antzokian: hitzaldiak, ibilbide gidatuak, proiekzioak, ikastaroak eta musika topaketak izango ditugu, ohiko kontzertuez eta bestelako ekitaldiez gain. Publiko orokorrarentzat ezezik, euskara ikasleentzako bereziki mintzamen egutegi interesgarria osatu dugu ekitaldion bidez.

Zenbat Gara elkarteak antolatutako hitzaldietan, alde batetik Josu Larrinaga EHUko Irakaslea ekologiaz mintzatuko zaigu apirilaren 10ean. Bestetik, Joseba Barandiaran ekonomilaria hilaren 17an izango dugu, “Zer aldatu da, ekonomia ala geu?” hitzaldia ematen (OHARRA: errakuntza baten ondorioz Kafe Antzokiko kartelean eta eskupaperean bi hauen datak bata bestearekin nahastuta agertu dira).

Ohiko dantza eta kantagintza saio irekiak izango dugu: Urbeltzen Dantza Ganbara (apirilak 10) eta Lagun Artean Kantari (apirilak 17).

Horrez gain, Kafe Antzokiko apirileko ikastaroa “Dantza plaza” izango da. Apirilaren 15ean hasita, Lydia Lizarragaren eskutik euskal plaza dantza nagusiak ezagutuko ditugu bertan.

Gainera, euskara ikasleen dantza-kantagunea izango dugu hilaren 29an, Gabriel Aresti euskaltegiak hilero antolatzen duen egun osoko saio irekia.

Kurkuluxetan arte eszenikoen eskolaren eskutik, Apirilean XII. Haur Musika Topaketak (15ean eta 16an) eta VI. Gazte Musika Topaketak (22an eta 23an) izango ditugu, Bizkaiko hainbat herritako musika eskolatako ikasleen arteko topaketak.

Zenbat Garak antolatutako Ibilbide gidatuetan, berriz, apirilean “Bilbo idazleen luman” izeneko txangoa egingo dugu, hilaren 20an, hainbat idazlek Bilborekin izandako harremana ezagutzeko.

Zine-txokoan, berriz, nekazaritza eta elikadura subiranotasuna izango ditugu mintzagai apirilaren 24an, EHNEk antolatutako proiekzioan “Gure lurra, gure etorkizuna” ikusiko baitugu (Bizilur-EHNE). Ostean baserriko ekoizpenen erakusketa eta salmenta zuzena egongo da.

Honaino soilik Zenbat Garak apirilerako prestatutakoak. Gainerako ekitaldi, hitzaldi eta kontzertuen gaineko informazioa Kafe Antzokiaren webgunean aurkituko duzue.

,

One Response to "Apirilean hainbat ekitaldi Zenbat Gararen eskutik"

  • Zenbat Gara
    2013/04/01 - 11:10 Reply

    OHARRA: errakuntza baten ondorioz Kafe Antzokiko kartelean eta eskupaperean Josu Larrinagaren eta Joseba Barandiaranen hitzaldien datak bata bestearekin nahastuta agertu dira. Hau da, beraz, hurrenkera zuzena, goiko irudian eta testuan agertzen den moduan: 10ean Josu Larrinaga eta 17an Joseba Barandiaran.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude