Go to Top

Kurdistanetik Azad Kanjo eta Urtzi Urrutikoetxea #Newroz

Bihar martxoak 21, osteguna, Kafe Antzokian Newroz eguna ospatuko dugu 20:30ean, Urtzi Urrutxikoetxea euskal kazetariarekin eta Azad Kanjo idazle eta zinemagile kurduarrarekin. OHARRA: Korrika 19:30ean Kale Nagusitik igarotzekoa denez, hasieran 20:00etarako aurreikusita zegoen ekitaldia 20:30era atzeratzea erabaki dugu. Aprobetxatuko dugu gure lagun kurduekin euskalgintzaren kilometroa egiteko eta ondoren Kafe Antzokira etortzeko.

Newroz eguna ospatuko dute bihar mundu osoko kurduek, egun nazionaltzat hartuta baitute jatorriz ekinokzioa eta udaberriaren etorrera ospatzen duen egun hau. Kurdistan bost estaturen artean (Irak, Turkia, Iran, Siria, Armenia eta Azerbaijan) banatuta dagoen herrialdea da eta diaspora handia du mundu osoan. Estatu horiekiko gatazkan bizi dira, ez baitiete euren kultura eta identitatea aitortzen, eta gatazka horren berri ematen digu maiz Urtzi Urrutikoetxea kazetariak (ikus Newroz artikulua BERRIAn), ondo ezagutzen baitu.

Baina biharkoan, aktualitateari ezezik, arreta berezia emango diogu kurduen kulturari, sorkuntzari, zinemari, ipuingintzari eta musikari. Newrozen kondaira azalduko digu Azad Kanjok, eta film zatien aukera baten bidez bertako zinemagintzaren, dantzen eta ohituren berri emango digu. (OHARRA: Asteburu honetarako Newrozen inguruko hainbat ekitaldi antolatu dituzte Komite Internazionalistek Bilbo zaharrean).

Hona hemen kurduen historiako egunik esanguratsuenetako batean (Irakeko kurduek autonomia aldarrikatu zuten egunean)  Sivan Perwer kantaria milaka lagunen aurrean kantari.

 

One Response to "Kurdistanetik Azad Kanjo eta Urtzi Urrutikoetxea #Newroz"

  • Jon
    2013/03/22 - 10:19 Reply

    Eskerrik asko Urtziri bere azalpen interesgarri eta ondo egituratuengatik (eta paperik gabe!). Eta esker mila Azad-i, hain handia eta aldi berean ezezaguna den bere herriaren berri ekartzeagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude