Go to Top

Otsaila Kafe Antzokian

Dudarik gabe, inauteriek markatuko dute otsaila gurean, inauteri zikloa izena eman diogun ekitaldi sorta osatuz. Urbeltzen Dantza Ganbarak inauteri dantzak landuko ditu; inauterietako ostiralean urtero antolatzen duten egun osoko inauteri festa eguna egingo dute Gabriel Aresti euskaltegiko ikasle eta irakasleek eta larunbatean Bilboko inauterietan parte hartuko du Algara konpartsa euskaldunak. Argazki erakusketa, dokumental baten proiekzioa eta Xamar idazlearen hitzaldia izango dira ziklo honen beste osagaiak.

Bestalde, kontzertuez beste, hitzaldiak izango ditugu (Pako Aristi, Beltza), Fellini festa, haurrentzako Zirkuzaurre magia eta akrobazia ikuskizuna, mendi-irteera, Lagun Artean Kantari kantagintza saioa, euskara ikasleen dantza-kantagunea, bertso topaketa Andoni EgaƱa eta Jon Sarasuarekin eta Santa Ageda bezperan kantuan eta eskean ibiliko gara Abando aldean.

Egitarauko ekitaldiez gain, otsailean folklore ikastaroa eskainiko du Mikel Urbeltzek, Euskal tradizioen esanahiaz izenburupean, bi orduko hiru saiotan banatuta (otsailaren 18, 25 eta 26an, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara). Ikastaroak 30 euroko prezioa izango du eta izena emateko Kafe Antzokiko bulegoarekin jarri behar da harremanetan 94 424 46 25 telefonoan edo bulegoaABILDUAkafeantzokia.com helbidean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude